Derbia jokatu zuten zapatuan
Gernika Bizkaia taldekoek UPV-EHU Araba Araski taldearen kontra Malosten, etxean. Bertokoek
79 eta 62 irabaztea lortu zuten, oso ondo jokatuta.
Maloste zelaia bete egin zen.
Horrela, Gernika Bizkaia taldekoek lidergoari eusten jarraitzen dute, laugarren jardunaldia ere irabazi ostean.
Orain arteko partidu guztiak irabazi dituzte bertokoek.
Datorren zapatuan Campus Promete Logroñoko taldearen kontra jokatuko dute partidua Gernika Bizkaiakoek. Campus Promete taldea hirugarren dago sailkapen nagusian, eta partidu erabakiorra izango da Gernika Bizkaiarentzako lidergoari eusten jarraitu ahal izateko.
Malosten izango da, zapatuan, 18:30ean.