
Foruko erakusketa
Foruko Muinogorri elkarteak antolatutako XVII. perretxiko erakusketak 120 perretxiko mota jarri ditu jendaurrean. Enrike Agorria elkarteko kideak azaldu duenez, azken asteetako «siketearen eta hego haizearen eraginez», beste urte batzuetan baino barietate gutxiago batu dituzte oraingoan, baina helburua bete dutela diote. «Gure helburua ez da jendeak 1.000 edo 500 mota bereizten jakitea; hogei bat ondo ezagutzeagaz nahikoa da». Izan ere, pozointsuen eta jangarrien artean sor daitezkeen nahasteak saihestea da Muinogorriren asmoa.
Bide horretan, perretxikoak aurkezteko modua ere zaintzen du Foruko elkarteak. Hala, elkartearen egoitzara joaterik izan zuenak basoan aurki daitezkeen irudiak izan zituen begibistan. Mahaiak txukun-txukun atondu zituzten, kiwi orrien gainean jarritako perretxikoekin batera basoan aurki daitezkeen beste elementu batzuk aurkeztuz; adarrak, gaztainak eta ezkurrak, esaterako. Eta, zelan ez, mota bakoitzaren alboan txartel gorri, zuri edo berdea jarri zuten, hurrenez hurren, pozointsua, sukaldaritzarako baliorik gabekoa edota ona eta jangarria den zehazteko.
Nahasteko errazak izan daitezkeen perretxiko motak, gainera, elkarren alboan jarri zituztela azaldu du Agorriak, «jendeak ezberdintzen ikas dezan». Halaber, mota bakoitzaren ale ezberdinak posizio ezberdinetan ipini zituzten, goiko partea, azpikoa… ondo ikus zitezen. Sor daitezkeen errakuntzen adibide bat jartzearren, herritar bati eroandako otzaratik hamalau ale erretiratu zizkiotela esan du Agorriak, pozointsuak zirelako.
Bestalde, afizioa sortzea da Muinogorriren beste helburuetako bat, eta horretan ere eragin duela deritzo elkarteak. Izan ere, zabaldu zuten unetik itxi zutenera arte ibili zen jendea erakusketa bisitatzen. Zenbar lagun joan ziren zehaztea zaila den arren, elkartekideek eurek egindako 750 pintxoak agortu egin zirela adierazi du Agorriak.

Gautegiz Arteagako erakusketa
105 perretxiko, Arteagan
Foruan ez ezik, Gautegiz Arteagan ere perretxikoak batzen eta dastatzen aritu dira asteburuan. Hain zuzen, domekan probatu zituzten zapatuan jasotako 105 perretxiko mota inguru. Aurreko urteetan 140 perretxiko mota bueltan batu izan badituzte ere, Antoliñape Kultur Elkartekoak pozik dira aurtengo emaitzagaz; izan ere, «aurten perretxikorik ez zegoela esaten zuten». Beraz, esperotakoa baino perretxiko gehiago jasota, saltsan prestatutako perretxiko guztiak banatu zituzten domekan.
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Foruko erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Gautegiz Arteagako erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Gautegiz Arteagako erakusketa. Argazkia: Muinogorri
-
-
Gautegiz Arteagako erakusketa. Argazkia: Muinogorri