
Zapatuko milla herrikoia
Iazko parte hartzaile kopurua gainditu du Gernika-Lumoko 29. milla herrikoiak. Kirol Patronatuak emandako datuen arabera, 600 izan dira parte hartzaileak, gutxi gorabehera, iaz baino “batzuk gehiago”. Datuak ikusita, pozik agertu dira antolatzaileak, batez ere eguraldiak lagundu ez arren erantzuna ona izan zelako. Esan dutenez, “gero eta ume gehiagok” parte hartzen dute. Umeak eurak ere “pozik” geratu ziren.
Hala ere, datorren urtera begira badauka erronka bat Kirol Patronatuak; helduen parte hartzea areagotzea, alegia. Izan ere, urtez urte umeak gehiago diren arren, helduen kopuruak behera egiten duela azaldu dute.
Hurrengo hitzordua abenduaren 29an jarri du Kirol Patronatuak, orduan egingo baitute aurtengo Abixadan.