
Jone Amezagaren aldeko elkartasun manifestazioa
Urriko Azken Astelehenean pankarta bat jartzea leporatuta, Jone Amezaga errigoitiarrak hemezortzi hilabeteko kartzela zigorra jaso du. Busturialdeko herritar talde bat bertoko bizilagunari elkartasuna adierazteko ekimenak antolatzen hasi da, eta prestaketa lanetan laguntzeko deia egin du. Jakinarazi dutenez, lehen bileran 30 lagun inguru batu ziren, hiru lan talde sortuz.
Ekintza desberdinak antolatzen lagundu nahi izanez gero, interesatuek lan taldeetan parte hartzeko aukera izango dute. Dirulaguntza lan taldea atzo elkartu zen, baina komunikazio eta ekintza puntualen lan taldeak datorren astean batuko dira.
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, mobilizazioak deitzeko asmoa daukate. Momentuz, baina, ez dute datarik zehaztu. Jakinarazi dutenez, ekintza puntualen lan taldean jorratuko dute gai hori.
Datozen egunetako lan taldeen bilerak
Hilaren 18an, 19:00etan. Komunikazio lan taldea batuko da Astran
Hilaren 20an, 20:30ean. Ekintza puntualen lan taldea batuk da Astran.