
Bermeoko preso ohia, kartzelatik atera berri
Espainiako Auzitegi Gorenak erabaki du preso bakoitzari
Parot doktrina aplikatu dion auzitegiari dagokiola Estrasburgoren epaia aplikatzea eta hura aske utzi edo ez erabakitzea. Hortaz, aurreko astean abiatutako bidean jarraituko du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Barikuro bilerak egingo ditu Zigor Salak, eta kasuak banaka aztertu ostean presoak kaleratu.
Gorenak bost kasuri buruz ebatziko beharko du. Izan ere,
Parot doktrina aplikatuta giltzapean dauzkaten bost presoren helegiteak ditu mahai gainean, Espainiako auzitegietan jarraitzen ari ziren prozedimentuaren baitan.
Gorenaren ebazpenaren zain geratu ez, eta Auzitegi Nazionalak bederatzi preso aske uztea erabaki zuen joan den barikuan, tartean, Elias fernandez bermeotarra. Gaurko bileran bildu diren magistratuen ustez, ondo egin zuen Auzitegi Nazionalak, eta horretan jarraitu behar du, beste inoren zain egon barik.
Elias Fernandez aske dela, Josune Onaindia da gaur egun doktrina horren ondoriozko zigorra betetzen ari den Busturialdeko preso bakarra.