
Gautegiz Arteagako ikuspegia
Gaurtik hilaren 22ra bitartean, hitzaldiak eta tailer praktikoak egingo dituzte Gautegiz Arteagan, hirugarren adinekoen bizilagunei zuzenduta. Gaur bertan izango da lehenengo berbaldia, 17:30ean, helduen elkartean. Maddalen Rivas KIUBeko teknikaria pubizitateaz eta salmentez mintzatuko da. Gai beraren ingurukoa izango da barikuan egingo duten tailer praktikoa. Begoña Olabarrietak gidatuko du aurrekoaren ordu berean hasiko den saioa.
Azaroaren 19an izango da hirugarren hitzordua, 17:30ean. Kasu horretan, Jon Ariño sendagilea kanpoko salmentez eta produktu miragarriez mintzatuko zaie parte hartzaileei. Azaroaren 22an egingo dute gai beraren inguruko tailer praktikoa, Begoña Olabarrietagaz.
Bestalde, hilaren 20an irteera egingo dute adinekoek, Orbea bizikletak egiten dituen enpresara. 09:15ean aterako dira herritik.