LABek deituta, Bizkaiko delegatuen batzarra egi zuten atzo Bilbon, eta horren ostean, manifestazioan joan ziren Patronalaren atarira bertara (FVEMera). Bizkaiko 120 enpresako ordezkariek parte hartu zuten batzarrean; besteak beste, Bizkaian Metaleko Herrialde Hitzarmena egun zertan den azaltzeko eta aurrera begira LABen jarrera zein izango den erabakitzeko batu ziren bertan.
Atzo Bilbon egin zuten manifestazioa
LABeko Metalgintzako sektoreak argi du euren hitzarmenak indarrean jarraitu behar duela: “Ezin ditugu utzi 55.000 langile hitzarmenik gabe, alegia, Lan Erreforma espainiarraren aplikazioz, ezin ditugu gure eskubideak duela 35 urte egindako langile estatutu espainaiarraren menpe utzi”, dote.
Hitzarmenen defentsan irmo
“Argi dugu gure eskubideak defendatzera goazela, inposaketarik ez dugula onartuko eta gure eskubideen defentsan– bai enpresaz enpresa eta baita herrialdeko ikuspuntutik ere– Herrialdeko Hitzarmenen defentsan irmo izango garela, LABek duen marko guztietan, enpresetan, kalean eta epaitegietan”, adierazi du LABek.
Bizkaiko metaleko Hitzarmenaren inguruko epaiketak dagoeneko badu data: azaroak 18a. Hain zuzen, hitzarmen berri bat sinatu arte, egungoak denbora mugarik ez izatea jarriko dute auzian epaiketa horretan. Testuinguru horretan, LABek uste du “ezin direla utzi epailearen eskuetan 55.000 pertsonen eskubideak, ezta Euskal Herriko Marko Laboralen kudeaketen eskubiderik”. Hala, eskubide horien defentzan «bide bakarra borroka» dela diote.
Sektore guztien eskubideen alde
Sektore guztien eskubiden alde borrokatu gura du LABek, eta hori amankomunean egin nahi du gainontzeko sindikatuekin; horregatik, horiei ere dei egin diete alkarregaz borrokatzeko; izan ere, uste dute Euskal Herrian, borrokaren eta batasunearen indarra “izugarria” dela “legedi arrotz eta Patronal ase ezinaren aurrean”. Era berean, mobilizazioen bitartez, borroka amankomunak sustatu, bildu eta langileriaren indarrak biderkatu nahi dituztela azaldu dute.
Izan ere, borrokarako deiak “orokorra” behar duela izan uste du LABek; hartara, egon ezin politikoa sortzeko eta politikarien agendetan langileen eskubideen gatazka eta herri horren gatazka sozio politikoa sartzeko.
Borrokarako dei horrekin, beraz, Euskal Herriko langile klasea eta langileak antolatuta dauden gune guztiak, sindikatuak, langabetuak, gazteak, emakumeak… animatu nahi ditu LABek “kapitalaren eraso horri aurre eginez, Banketxe, aberats, Patronal, Gobernu, Kapitalismoan oinarritzen eta elikatzen dituzten ororen aurrean jarri eta urrats sendoak eman ahal izateko gure eskubide eta Herri eskubideen alde, Langile Klasearen eskubideen alde”.