
Hendaiako Abadia gaztelua
Azaroaren 16an izango da irteera, 09:00etan Mendietako plazatik abiatuta. Autobusa hartuta, lehenbizi Tolosan egingo dute geldialdia. Besteak beste, Gorrotxategi gozogintzaren museora egingo dute bisita, eta Tolosako zapatuetako merkatu tradizionala ezagutuko dute. Nork bere kontura bazkaldu ostean abiatuko dira Ipar Euskal Herrira. Hendaiara iritsitakoan, Abbadie gaztelura joango dira bisitan.
Irteeran parte hartu gura duenak udaletxean (94-625 19 13) edo kultur etxean (94-625 61 79) eman beharko du izena. Adien guztietako bizilagunek eman dezakete izena, eta, gainera, irteera doakoa dela jakinarazi du udalak.