
Erakusketako lanak, Gernika-Lumon
Gernika-Lumoko Euskal Jaian eta Urriko Azken Astelehenean eta Muxikako Zubieta-Errotan erakusgai egon ostean, Ibilaldia Elkarteak antolatutako argazki lehiaketako lanak Foruan daude orain ikusgai.
Urdaibai eta Bihozfera izeneko lagina atzo zabaldu zuten, Urdaibai tabernan, eta hilaren 12ra arte egongo da han.
Bestalde, domekarako beste ekitaldi bat antolatu du ikastolen aldeko 2014ko jaialdia antolatzen ari den elkartea, Foruan bertan. Hain zuzen, ipuin kontalari baten saioa egongo da azaroaren 10ean, 17:00etan, Urdaibai tabernaren aurrean bertan.