
Emakume bat Gernika-Lumoko denda batean
Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzagaz ipini du merkatarien eta ostalarien elkarteak berriro martxan kanpaina. Erosketak herrian bertan egitea saritu gura du oraingoan ere, eta horretarako berreskuratu egin du
Arraspatu eta irabazi kanpaina.
Berorren bidez, elkarteko dendaren batean erostean, txartel bat jasoko du bezeroak, eta sari zuzenak eta deskontuak eskuratu ahalko ditu. Abenduaren 15era arte egongo da martxan kanpaina.