
Zaleak Gernika-Lumon jokatutako Bizkaiko txapelketaren finalaurrekoan (2012).
Xabi Paia bertsolariak hitzaldi bat emango du bihar (azaroaren 5a), Gernika-Lumon jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa girotze aldera. Paiak bertso zale hasiberrientzako hitzaldi bat emango du. Hala, bertso saioetan kontuan hartu beharreko xehetasunak izango ditu berbagai. Berbalagunek antolatuta, kultur etxean emango du hitzaldia, 19:30etik aurrera.
Zapatuan, bestalde, Busturialdeko eta Lea Artibaiko bertsozaleek zita garrantzitsua izango dute. Hain zuzen, Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen finalaurrekoa jokatuko dute, Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan. Guztira, sei bertsolari izango dira taula gainean: Amets Arzallus, Jokin Uranga, Jon Martin, Julio Soto eta Nerea Elustondo. Gernika-Lumoko lehen finalaurrekoan maila handia izango da. Hala, antolatzaileek lehia estua izatea aurreikusten dute.
Gernika-Lumoko saiorako txartelak salgai jarri dituzte dagoeneko. Interesatuek Gernika-Lumoko Auzokoa tabernan eta Markina-Xemeingo Iruzubi kafetegian erosi ditzakete sarrerak. Bestalde,
wwwbertsosarrerak.eu helbidean ere eska daitezke sarrerak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez sarrera gutxi geratzen dira salgai.