Lau pertsona erreskatatu dituzte itsasotik, Mundakan
Hainbat herritarren abisu deia jaso ostean, barikuan 16:30 aldera, Gurutze Gorrikoek windsurf egiten zenbiltzan hiru lagun atera zituzten uretatik, Mundakan. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez, “itsasoa egoera kaxkarrean zegoen, eta erreskatatutako pertsona horiek laguntza eske aritu ziren itsasotik”. Azkenean, “egoera onean” atera zituzten; horietako bi Mundakako portura eraman zituzten eta bestea Laida hondartzara. Gurutze Gorrikoek erreskate lanak egiten zituzten bitartean, operazioa ikuskatzen zebilen Ertzaintzaren helikoptero bat.
Hiru lagun horiez gain, beste pertsona bat ere atera zuten uretatik barikuan, Mundakan; kasu horretan, uretako motoan zihoan herritar batek erreskatatu zuen itsasotik ateratzeko zailtasunak zituen pertsona.