
Foruko azoka
Eguraldia lagun izan dute foruarrek Joan Mari Torrealdai Kultur Etxeak eta udalak antolatu duten XII. Nekazal eta Artisau azokan. Hartara, euskal produkturik onenen plaza izan zen domeka goizean Elexalde auzoa, eta hainbat izan ziren erostera nahiz ikustera joan ziren lagunak.
Herriko ekoizleez gain, inguruko herrietakoak ere batu ziren Foruan. Besteak beste, etxeko opilak, gazta, eztia, ogia, kremak, sasoiko barazki eta ortuariak eta produktu ekologikoak eskaini zizkieten erosleei. Artisautzak ere bere lekua eduki zuen azokan.
Doro Zobaranen eskutik iritsi zen familientzako ikuskizuna. Plazan bertan aritu zen Zobaran, batetik bestera, eta ostean ipuin kontari aritu zen, txikienen eta ez hain txikien gozamenerako.
XII. Nekazal azoka sanmartinen aperitiboa baino ez da izan, datorren asteburuan hainbat ekitaldi izango baitira herrian, jai horien harira.