
Arkaitz Astiazaran Hendaian (Lapurdi)
Arkaitz Astiazaranek 2013ko udaberrian egindako bizikleta bidaia baten oinarrituta dago dokumentala. Astiazaranek Euskal Herriko bazter guztiak zeharkatu zituen, 4.400 kilometroko bidaia eginez. 37 etapatan banatuta egin zituen kilometro guzti horiek, 800 herri eta 175 mendate igaroz. Bihar, azaroaren 5ean, emango dute dokumentala Astran. Hain zuzen, 19:00etan hasiko da bideo emanaldia. Amaieran, bildutakoek galderak egiteko aukera izango dute.
Astiazaranek bertoko paisaien, natur inguruneen, tradizioen, mendialdearen, itsasaldearen, eta animalien berri ematen du, 50 minutuko dokumental xume baten. Izan ere, Astiazaranek berak hartu zituen dokumentaleko irudiak, bideo-kamera txiki batekin. Aurrekontu txikiko lana izan arren, gogo eta ilusio handiarekin egindako dokumentala da.