
Gizonezko bi, zapatuko azoka berezian
Gernika-Lumon azoka berezia egon zen zapatuan, Gernikako indabari eskainitakoa. Errioxako ardoagaz lagunduta dastatu ahal izan zuten bertaratutakoek jatorrizko deitura daukan jaki hori, eta hileko lehen zapatu guztietan legez, beste hainbat produktu ere izan zituzten eskuragarri Merkatu plazan. Inguruko soloetako ortuari eta barazkiak, pastelak, ogia, txokolateak, patea, artisau produktuak… izan ziren salagi azoka berezian.
Indabarenaren ostean, abenduko lehenengo zapatuan izango da urteko azken azoka berezia. Ohi legez, karakolek itxiko dute aurtengo azoka berezien egutegia.
-
-
Gizonezko bi, zapatuko azoka berezian
-
-