24 puntuko aldea atera dio Gernika Bizkaia saskibaloi taldeak Barçari
Hirugarren zatia izan zen euskaldunen onena, 17 puntuko abantaila lortu zuten-eta. Laugarrenean 15 puntu lortu zituzten katalanek, baina Bizkaia Gernika ez zen atzean geratu, eta 22 lortu zituen. Ondo sufrituta baina garaipena lortu zuten, beraz.
Ligako bigarren garaipena lortuta, sailkapenean lehenengo postuan jarraitzen dute Bizkaia Gernika taldekoek.