
Euskadi Gastronomikaren aurkezpena
Euskadi Gastronomika proiektuaren barruan, Urremendi Busturialdeko Landa Garapenerako elkarteak
Urdaibaiko Esentziak egitasmoa jarriko du martxan, bihar. Hain zuzen, Katxi jatetxean batuko dira ekoizleak, sukaldariak eta bezeroak, 20:00etan. Programaren helburu nagusia eragile horien arteko harremanak sendotzea da, bertoko produktuak sustatuz. Lehen sektoreko eta gastronomia arloko eragile guztiak batzea, gainera, Busturialdeko garapen jasangarria sustatzeko modu oso egokia da antolatzaileen ustez.
Morgan batuko diren eragileek tailer baten parte hartzeko aukera izango dute. Tailler horren helburua sukaldarien eta ekoizleen artean lan harreman sendoak sortzea da.
Tailerraren ostean, bildutakoek bertoko produktuekin egindako pintxo dastaketa baten parte hartzeko aukera izango dute. Plater edo pintxo horiek
Urdaibaiko Esentziak izeneko errezeta bilduman sartuko ditzute.