Eguenean da Liburutegien Nazioarteko Eguna, eta herri batzuetan, ekimenak antolatu dituzte hori ospatzeko.
Helburua
irakurzaletasuna bultzatzea da alde batetik, eta bestetik,
herritarrek liburutegiak hobeto ezagutzea.

Ekimenak
hiru herritan antolatu dituzte: Bermeon, Busturian eta Gernika-Lumon.
Bermeon Ateak zabalik, erdu zure liburutegia ezagutzera izenburupean, herritarrek liburutegia ezagutzeko aukera edukiko dute: mailegu zerbitzua, fonoteka, bideoteka, mikroteka eta beste hainbat zerbitzu. Bermeoko udalak herritar guztiak liburutegia ezagutzera joatera animatu nahi ditu.
Busturian, ostera, 9:00etatik aurrera eskolako umeak liburutegira joango dira. 18:00etan
Cletaren ametsa txotxongilo ikuskizuna egongo da liburutegian bertan. 19:00etan,
Bilbao expediente 406 liburuaren aurkezpena egongo da. Amaia Manzisidor idazlea egongo da bertan.
Gernika-Lumon, azkenik, egun osoan
Mailegu bat liiburu bat opari egitasmoa egingo dute. Liburu bat maileguan hartzen duten pertsonek, beste liburu bat jaso dute opari bezala. Opari moduan emango diren liburuak otzara baten jarriko dituzte liburutegiko beharginek.