
Gaurko elkarretaratzea
Gernika-Lumoko Udal beharginak murrizketen kontra eta lan hitzarmenaren alde egiteko batu dira gaur goizean, udaletxearen aurrealdean.
Murrizketarik ez, lan hitzarmena bai lemapean, 50 behargin inguru batu dira elkarretaratzean. Protestagaz udalaren eta beharginen artean lan hitzarmen bat sinatzea eskatu dute bildutakoek.
Jakinarazi dutenez, zenbait herritan akordio batera heldu dira udala eta beharginak. Hala, Gernika-Lumon ere adostasun batera heldu nahi dute langileek, Espainiako gobernuak bultzatutako murrizketek eraginik izan ez dezaten. Muxikan, Markina-Xemeinen, Durangon, Zaldibarren eta Berrizen, esaterako, adostasun batera heldu dira bi aldeak.