
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko 20 ikasle inguru izan dira Bermeon, Izaro Gorostidi Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakaslearekin eta politologoarekin batera.
Juan Karlos Agirre Partaidetza Saileko zinegotziak eta Aiora Azagirre Urtxintxa eskolako ordezkariak eman dizkie
Bermeon Erabaki parte hartze prozesuari buruzko azalpenak. Bertaratutako ikasleek Agirre zinegotziaren azalpenekin, Bermeoko parte hartze prozesua zelan, zergatik eta zertarako sortu zen jakin ahal izan dute. Bestalde, prozesuaren inguruko xehetasun teknikoak azaltzeaz arduratu da Azagirre.