
Herritarron epaia, Gernika-Lumon
Europako Giza Eskubideen Auzitegia 197/2006 doktrinaren kontra agertu da, eta esan du Ines del Rio berehala utzi beharko dutela aske, 2008tik legez kanpo dagoelako espetxean.
Parot doktrina izenagaz ere ezagun den arau hori 2006an ezarri zuen Espainiak, eta Josune Onaindia muxikarrak eta Elias Fernandez bermeotarrak ere badaukate aplikatuta. Del Rioren abokatuek azaldu dutenez, doktrina ezarrita daukaten presoak aska ditzaten eskatuko dute datozen orduetan. Amaia Izkoren esanetan, “zuzenbide parametro guztietatik kanpo” legoke Espainiak preso horiek guztiak ez askatzea. ”Zigorra luzatu zaie. Ez dago aztertu beharrik beren egoera, baizik eta euren oinarrizko eskubideak aitortu, batik bat, askatasunerako eskubidea”.
197/2006 doktrinak atzeraeragintasun printzipioarekin egiten duela talka uste du Estrasburgok, eta Ines del Rioren kasuan giza eskubideen kontrakoa dela ebatzi du. Sala Txikiak iazko uztailean ebatzi zuen printzipio horren kontrakoa dela doktrina, zigorra gerora gehitu zaielako. Europako Giza Eskubideen Itunaren 5. eta 7. artikuluak urratzen dituela esan zuen: askatasunerako eskubidea eta segurtasun juridikorakoa.
Estrasburgoren epaia bete beharrekoa da Espainiarentzat, eta egin ezean, zigortzeko ahalmena du Estrasburgok. Doktrina bertan behera utzita, Espainiako Auzitegi Nazionala izango da presoak aske utzi behar dituena. Bi bide har ditzake horretarako: erabakia ofizioz gauzatu eta presoak zuzenean askatzea, edo preso horien abokatuek eskaerak egin arte pausorik ez ematea. Oso litekeena da azken bide horri heltzea. Kasu horretan, berehala egingo lituzkete eskaerak abokatuek, eta gero, auzitegiak plenoan erabaki beharko luke zer egin. Auzitegi Nazionalak banan-banan aztertu lituzke helegiteak, eta horrek zerbait atzeratuko luke preso batzuen kaleratzea. Astero biltzen da plenoa, baina gerta daiteke bilera bakoitzean bost edo hamar bat presoren egoerak besterik ezin dituztela aztertu esatea. Kasu horretan, astero joango litzateke erabakiak hartzen, eta pixkanaka, multzoka askatuko lituzkete presoak.
2006an ezarri zuen arau hori Espainiak, 197/2006 sententzia oinarri hartuta. Espainiako 1973ko Zigor Kodearekin zigortutako presoek gehienez 30 urte egin zitzaketen ordura arte kartzelan, legez. Muga horri Zigo Kode hark ahalbidetzen zituen espetxe onurak ezarrita, urtetan murrizten zen espetxealdia 2006ra arte. Urte horretan, baina, Espainiako Auzitegi Gorenak hori aldatu zuen: presoei zigorra arintzeko neurriak jasotako zigor bakoitzari ezartzeko agindu zuen, eta ez ordura arte bezala, espetxean pasa beharreko gehienezko urte kopuruari.
Espainiako Barne eta Justizia ministroek 13:00etan agerraldia iragarri dute, erabakia baloratzeko.
Egun honetako mobilizazioak deitu dituzten eragile sozial, sindikal eta politikoen iritziz, “epaia albiste ona” da. “Ona da ikuspegi humanotik, askatasuna ekarriko duelako espetxean haien bizitzako 20, 25 edo 30 urte eman dituzten hainbat lagunentzat; eta ona da ikuspegi kolektibotik, euskal preso politikoei ezartzen zaien salbuespeneko espetxe politikaren amaieraren hasiera delako”. Estrasburgoren erabakia mugarri bat dela eta, “salbuespeneko espetxe politikaren pareta pitzatzen hasia dela” uste dute, “eta hori albiste ona dela euskal gizartearentzat eta baita Espainiako gizartearentzat ere”.
Bestetik, “garaileen eta garaituen betiko jokoan eroriko ez” direla diote. “Gaurko irabazleak giza eskubideak dira, eta hori ona da herritar guztientzat. Epai honek mina arindu eta bidegabekeria zuzenduko du, eta konponbidea eta bakea lortzeko bidean aurrerapausoa egiteko aukera emango digu”. Legeak erabaki politikoen arabera aldatu izana kritikatu dute, baina, epaiari esker, aurrerantzean “preso horien askatasuna eragoztea edo atzeratzea prebarikazio agerikoa” izango dela diote, “legez kanpoko zigor bidegabe bat luzatzea dakarrelako”.
Amaitzeko, Espainiako Gobernuari eskaera bat egin diote; hain zuzen, “prozesua arduraz kudeatu dezala eta gizartean alarma sor dezaketen eta gatazka, gorroto edo mendekurako pizgarri izan daitezken muturreko jarrerak albo batera utz ditzala”. Uste dute badela garaia PPk iraganeko politikak baztertzeko, giza eskubideak errespetatzeko eta konponbidean eta bakean behingoz inbertitzeko.
Onaindia eta Fernandez
2011ko maiatzean ezarri zioten Elias Fernandez bermeotarrari 197/2006 doktrina, kalera irten behar zuen egunean bertan. Araua aplikatuta, hiru urtez luzatu zioten kartzela zigorra. Urtebetera gauza bera egin zuten Josune Onaindia muxikarrarekin, baina, kasu horretan, hamar urtez luzatu zioten zigorra; 2022ra arte, hain zuzen.
Hainbat eragile sozial eta politikok mobilizazioak egingo dituzte gaur goizean, Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean. Arratsaldean, berriz, hainbat herritan egingo dituzte protestak. Gernika-Lumon manifestazioa egingo dute, Merkuriotik 19:30ean abiatuta,
Ines del Rio eta besteak askatu lelopean. Bermeon, 19:30ean egin dute hitzordua, Taraskan.
Ebazpena (ingelesez)
Eragile sozial, sindikal eta politikoen irakurketa
Doktrina ezarria duten euskal presoen zerrenda
197/2006 doktrina salatzeko Busturialdean egindako mobilizazioak, irudietan:
-
-
Herritarron epaia, Gernika-Lumon
-
-
197/2006 doktrina salatzeko agerraldia
-
-
197/2006 doktrina salatzeko agerraldia
-
-
197/2006 doktrina salatzeko agerraldia
-
-
Elias Fernandezen aldeko mobilizazioa
-
-
Elias Fernandezen aldeko mobilizazioa
-
-
Elias Fernandezen aldeko mobilizazioa
-
-
Elias Fernandezen aldeko mobilizazioa
-
-
Pintaketa Bermeon
-
-
Fernandezi egindako omenaldia
-
-
Fernandezi egindako omenaldia
-
-
Fernandezi egindako omenaldia
-
-
Fernandezi egindako omenaldia
-
-
Fernandezi egindako omenaldia
-
-
Fernandezi egindako omenaldia
-
-
Fernandezi egindako omenaldia
-
-
Onaindiari doktrina ezarritakoan egindako manifestazioa
-
-
Onaindiari doktrina ezarritakoan egindako manifestazioa
-
-
Onaindiari doktrina ezarritakoan egindako manifestazioa
-
-
Onaindiari doktrina ezarritakoan egindako manifestazioa
-
-
Onaindiari doktrina ezarritakoan egindako manifestazioa
-
-
197/2006 doktrina salatzeko martxa
-
-
197/2006 doktrina salatzeko martxa
-
-
197/2006 doktrina salatzeko martxa
-
-
197/2006 doktrina salatzeko martxa
-
-
197/2006 doktrina salatzeko martxa
-
-
197/2006 doktrina salatzeko martxa
-
-
197/2006 doktrina salatzeko martxa
-
-
197/2006 doktrina salatzeko martxa
-
-
197/2006 doktrina salatzeko martxa
-
-
Herritarron epaia, Bermeon
-
-
Herritarron epaia, Bermeon
-
-
Herritarron epaia, Bermeon
-
-
Herritarron epaia, Bermeon
-
-
Herritarron epaia, Bermeon
-
-
Herritarron epaia, Bermeon
-
-
Herritarron epaia, Gernika-Lumon
-
-
Herritarron epaia, Gernika-Lumon
-
-
Herritarron epaia, Gernika-Lumon