Zalla laugarren sailkatua hartuko du Gernikak, Urbietan
Gernika Futbol Taldeak partida garrantzitsua jokatuko du zapatuan, play-off postuak gehiago ez aldentze aldera. Hain zuzen, Zalla laugarren sailkatuaren kontra lehiatuko dira bertokoak, Urbietan, 18:00etatik aurrera.
Gernika seigarren sailkatua da 14 puntugaz. Zallak, bestalde, hamabost puntu dauzka sailkapenean. Gernikarrek irabaziz gero, hortaz, gutxienez talde bat aurreratuko lukete sailkapenean.
Bermeok, bestalde, Oiartzunen (Gipuzkoa) zelaian jokatuko du, zapatuan, 16:15ean. Zortzi partida jokatuta, bertokoek hiru puntu lortu dituzte bakarrik. Hala, irabazteko premia handia dute.