1902an igiri zituen ateak Bermeoko Sagrado Corazon ikastetxeak. Ordutik, beharrizanen arabera, gutxi gutxika hasten joan da. Gaur bertan, eraikin berriaren inaugurazio ekitaldia egin dute. Mario Izeta gotzaina Bermeoko ikastetxera hurbildu da gaur eraikin berria bedeinkatzera.
Gaur inauguratu duten eraikin berriak hiru solairu ditu eta eraikin zaharrera atxikita dago. Momentuz, zortzi ikasgela egin dituzte, lau gela txiki eta erabilera anitzerako gela handi bat. Azken hori baina, prest utzi dute etorkizunean, hala beharrez gero, ikasgelak egiteko. Eraikinaren sotoa ere aprobetxatu dute ikasleentzako estalitako jolastoki batean bihurtzeko. Joan den urteko abuztuan hasi zituzten lanak eta aurtengo irailean azpiegitura berriak erabiltzeko prest izan direla azaldu du ikastetxeko zuzendari Endika Zabalak.
Bestalde, ikastetxeko jolastokia ere berriztu dute, eta komunak egokitu dituzte baita ere. Sagrado Corazon ikastetxeak milioi bat euroko inbertsioa egin du lanok egiteko.
Goizean egin dute inaugurazio ekitaldia eta ikasleak izan dira protagonistak. Ohorezko aurreskua dantzatu dute eta ondoren Bermeoko zenbait abesti ere kantatu dituzte ikastetxeko txikienek. Ekitaldiaren ostean, Mario Izeta gotzaina izan zen eraikin berria bedeinkatzeaz arduratu zena. Ondoren, instalazio berriak ikusteko aukera izan zuen Izetak, eta baita bertaratutako guztiek ere. Arratsaldean, ikasleentzako eta gurasoentzako txokolatada egingo dute.