Palestina eta Euskal Herriko emakumeen artean sareak sortzeko filma eta hitzaldia emango dituzte
Palestina eta Euskal Herriko emakumeen artean sareak sortzeko egitarau berezia antolatu dute egunotarako.
Hala, domekan, La sal de este mar filma proiektatuko dute Ibarrangeluko kultur etxean, 18:00etan hasita.
Bestetik, Euskal Herriko eta Palestinako emakumeen elkarteetako elkartrukeen esperientziak izenburupean hitzaldia emango dute Mar Gijon Arabistak (Bidali Elkarteko partaidea eta Palestinako elkarze-prozesu mugimendua) eta UNRWA Euskadiko (Ekialde Hurbilean dauden Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia) ordezkariek. Gernika-Lumoko Astra kulturarako fabrika sozialean izango da hori hilaren 23an, eguaztenean, 19:30ean hasita.