Gorputza ezagutzeko saioa egingo dute zapatu kirolarian
Perineoa, abdominalak, integrazioa eta mugimendua landuko dituzte, hain zuzen ere, zapatuan zapatu kirolari ekimenaren baitan. 11:00etan hasiko da saioa Areneko kiroldegian.
Lamera fisioterapiak eskainiko du saioa eta emakumeei zuzendutakoa dela azaldu dute, bertan egingo diren ariketak emakumeen perineoa indartzeko, aktibatzeko eta kontrolatzeko izango baitira: “etorkizunean sortarazi daitezkeen arazoak saihesteko ariketak egingo dira”.
Saio horretan parte hartu gura duten horiek aurretiaz izena eman beharko dute eta bi euro ordaindu beharko dituzte.