Gernika KESBek talde guztieen aurkezpena egingo du barikuan
Gernika KESBek kirol egituraren barruan dauden talde guztien aurkezpena egingo du barikuan. Hala, ikastetxeetako jokalariak zein Gernika KESB taldeko jokalariak elkartuko dira Malosten. Jakinarazi dutenez, 19:00etan hasiko da taldeen aurkezpena.
Lehendabizi jokalari gazteenak zelairatuko dira, baina ekitaldian emakumezkoen Bigarren Mailan jokatzen duen Gernika Bizkaia taldea ere aurkeztuko du KESBek. Hortaz, taldearen fitxaketa berriak ezagutzeko aukera ederra izango dute Gernika-Lumoko saskibaloi zaleek.