
Clarion taldekoak Gernika-Lumon, 2008an
Clarion 1895 txirrindularitza talde britainiarrak bizikleta martxa bat egingo du, 36ko gerran parte hartu zuten nazioarteko brigadak omentzeko. Hain zuzen, aurten 75 urte bete dira nazioarteko brigadek Espainia utzi zutenetik.
Bederatzi parte hartzaileek Santurtzin hasiko dute bizikleta martxa, eta Gernika-Lumon emango diote amaiera lehen etapari. Martxa egiten ari diren txirrindulariak 18:30ak aldera helduko dira Foruen plazara. Ostean, herriko zenbait gune garrantzitsu bisitatuko dituzte britainiarrek.
Bizikleta martxagaz txirrindularitza taldeko kide ohiak omendu nahi dituzte. Izan ere, taldeko kideek diru bilketa bat egin zuten, 36ko gerran asistentzia medikua ematera bideratzeko.
2008an ere, martxa berdina egin zuten Clarion taldekoek. Orduko hartan 70. urteurrena gogoratzeko egin zuten bizikleta martxa.