Epaiketa salatzeko Gernika-Lumon egindako agerraldia
2002an abiatu zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak Batasunaren ilegalizazioa ekarri zuen sumarioa, 35/02 deritzona. Batasunan, HBn zein EHn egindako jardun politikoagatik epaituko dituzte 36 lagun, ETAren aginduetara aritzea leporatuta. Akusatuen artean dira Karmelo Landa eatarra eta Jon Martinez Sukarrietako bizilaguna. 36 lagun horiez gain, 110 herriko tabernen ordezkariak ere deitu dituzte, tartean, Gernika-Lumoko Arrano Kultur Elkarteko ordezkaria eta Bermeoko Bolatokiko ordezkaria.
Gaurtik aurrera, bost bat hilabetez iraungo dute ahozko saioek. Jon Martinezek urriaren 28an deklaratuko du, eta azaroaren 7an Karmelo Landak. 2014ko urtarrilaren 21erako deitu dute Arrano Kultur Elkarteko ordezkaria, eta 2014ko otsailaren 10erako Bolatokikoa. Herriko tabernen hogei abokatu, defentsen lau, bi akusazio eta hiru fiskal dira epaiketak emandako datuak.
Karmelo Landa eta beste auzipetu batzuk, epaitegiaren aurrean. Argazkia: Oihana Elduaien (Berria).
Jone Goirizelaia abokatuak azaldu duenez, “juridikoki mozorrotutako erabaki politiko bat” dago 35/02 auziaren atzean, eta espero daitekeen epai bakarra “absoluzioarena” dela deritzo. Absoluzioa beste aukerarik ez dagoela esan du Landak ere, Auzitegi Nazionalaren kanpoko aldean egindako agerraldian, eta epaiketa gehiago ez egiteko eskatu du.
Hari beretik egin dute salaketa “epaiketa politikoa”-ren aurka Gernika-Lumon batutako hainbat lagunek. Esan dutenez, 35/02 sumarioak nahiz gazte independentisten aurkako 26/11 sumarioak “argiro erakusten digute Espainiako estatuak ez dituela gatazkaren ondorioak konpondu nahi, gatazka politikoa lehen planoan jartzeko beldurrez delako”.
Herri Harresiak mobilizazioak egingo ditu asteburuan Donostian, asteon hasitako bi epaiketa “politikoak” salatzeko.
KARMELO LANDAREN BLOGA, BERRIAN: “BAIETZ LIBRE!”
Ertzaintza Gernika-Lumoko Arranon, 2006an
Epaiketa salatzeko Gernika-Lumon egindako agerraldia
Auzitegi Nazionalera sartu orduko egindako agerraldia
Auzitegi Nazionalera sartu orduko egindako agerraldia
Ertzaintza Bermeoko Bolatokira sartu zeneko irudia, 2006koa
Ertzaintza Bermeoko Bolatokira sartu zeneko irudia, 2006koa
Ertzaintza Gernika-Lumoko Arranon, 2006an
Karmelo Landa eta beste auzipetu batzuk, epaitegiaren aurrean
Ertzaintza Bermeoko Bolatokira sartu zeneko irudia, 2006koa
Ertzaintza Gernika-Lumoko Arranon, 2006an
Ertzaintza Bermeoko Bolatokira sartu zeneko irudia, 2006koa
Ertzaintza Bermeoko Bolatokira sartu zeneko irudia, 2006koa
“Epaiketa politikoa” salatzeko Gernika-Lumon egindako agerraldia

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.