Ikastaroetan izena emateko epea hilaren 28ra arte luzatu du Behargintzak
Bermeoaldeko Behargintzak luzatu egin du azaroan lehenengo astean hasiko dituzten lau ikastaroetan izena emateko epea; hala, urriaren 28ra arte egin ahalko da inskripzioa Behargintzako bulegoan. Izena ematerakoan, Bermeon, Mundakan eta Sukarrietan erroldatutakoek izango dute lehentasuna.
Hain justu, administrazioko kudeaketak ingelesez (200 ordu teoriko eta 120 ordu praktiko), ofimatika eta enplegua bilatzeko baliabide informatikoak (40 ordu), haragi, urdai eta arrain saltzailea (200 ordu) eta Autocad (60 ordu) ikastaroak izango dira aukeran; guztiak doakoak.