Joan Mari Torrealdai foruarra
Euskaldunon Egunkaria itxi eta zortzi hilabetera, Martin Ugalde Kultur Parkearen eta
Egunkaria-ren enpresa taldearen aurkako operazioa egin zuen Guardia Zibilak, Juan Del Olmo Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta, eta zortzi lagun atxilotu zituen: Mikel Arrizabalaga, Angel Diez, Armando Hernandez, Mikel Sorozabal, Joxe Mari Sors, Mikel Azkune, Joanmari Larrarte eta Xabier Legarra. Gaur bete dira hamar urte operazio hartatik. Joan Mari Torrealdai foruarra dago auzipetuta auzi horretan.
Polizia oparezioaren ostean, urriaren 21ean, Arrizabalaga, Diez, Etxeberria eta Hernandez bermerik ordaindu gabe libre geratu ziren. Sorozabal, Sors, Azkune, Larrarte eta Legarra, berriz, hamabina mila euro ordainduta. Denak inkomunikatuta eduki zituzten.
2010eko maiatzean Espainiako Auzitegi Nazionalak jakinarazi zuen berak ez zuela egingo
Egunkaria-ko auzi ekonomikoaren aurkako epaiketa, kasuan delitu “terroristaren” zantzurik ez dagoela iritzita. Haren arabera, legokeen delitua ustezko iruzur fiskala litzateke —’ohiko delitua’—, eta, hori epaitzea ez denez Auzitegi Nazionalaren eskuduntza, Gipuzkoakoaren esku utzi zuen auzia.
Zigor eskaera guztira, 128 urteko kartzelakoa eta 221 milioi eurokoa da. Hemezortzina urte eta lau hilabeteko zigorra eskatzen dute Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Jose Mari Sors, Ainhoa Albisu eta Txema Auzmendirentzat; 13 urte eta bederatzi hilabetekoa Mikel Sorozabal eta Fernando Furundarenarentzat; eta bederatzi urte eta bi hilekoa Begoña Zubelzurentzat.