‘Alakrana’-ko tripulazioko kideetako batzuk, Gernika-Lumoko epaitegiaren aurrean
Mohamed Abdi Hassan
Afweyne joan den zapatuan atzeman zuten Bruselako (Belgika) aireportuan, Nairobitik (Kenia) iritsi zenean. Atxilotu ostean, Brujasera eroan zuten, eta instrukzio epaileak espetxeratzeko agindua eman zuen, ustezko pirateria delitua egotzita.
Afweyne bera zein haren semea Somaliako kostaldeko piratarik ezagun eta aktiboenak bezala agertzen dira NBEren txostenetan. 2009tik 2012ra artean jazotako zazpi bahiketaren erantzuleak dira biak, txosten horien arabera. Besteak beste,
Pompei itsasontzi belgiarraren eta
Alakrana bermeotarraren bahiketan parte hartu zutela diote.
Atxilotuak pirateria albo batera uzten zuela iragarri zuen iaz, politikan jarduteko.