Hainbat jai egunen ostean, iritsi da 2013ko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiei agur esateko unea. Gaur gauean, Xixiliri su emanda amaitutzat emango dituzte jaiak bermeotarrek eta bihartik aurrera normaltasunera bueltatuko da herria.
Hala ere, gaurko eguna ere garrantzitsua da bermeotarrentzat, gaurkoa Santa Eufemia eguna baita. 11:00etan zabaldu ditu ateak baserri giroko azokak eta gutxi-gutxika jendea batzen joan da eskaintzen dituzten produktuak dastatzeko eta erosteko. Euria mehatxua bada ere, Lamera gainezka dago.
Baserri giroko azoka
Gaztelu, gainera, jaietan dago. Bertan, aurten lehenengoz, Bermeoko esne saltzaileak omendu dituzte. Almika auzoko Idoia Anparan Ugalde Kale esnedunari omenaldi txikia baina polita egin diote. Bermeo arrantza munduarekin duen loturagatik ezaguna da, baina baserriarekin lotura handia duen herria ere badela gogorarazi dute ekitaldian, arrantza eta baserria osagarriak direla aipatuta.
Idoia Anparan ‘Kale’
Bestalde, Gazteluko lagunek Kristina Legarretaetxebarria ere omendu dute eguerdion. Fruiztarra da jaiotzaz baina gaztetan etorri zen Bermeora. Andeko tabernan familiarekin lan egiten zuen. Hala ere, ezkondu ostean, gizonerakin batera, gaur egun zarratuta dagoen Karmelo taberna ireki zuten. Lagunek Bermeoko michelin saria eman gura izan diote hiru arrazoi nagusigatik: 50 urte baino gehiagotan janaria prestatzeagatik, janari tipikoak bikaintasunarekin egiteagatik eta harrera ona emanez bezeroi jaten emateagatik.
Kristi Legarretaetxebarria
10:30ean hasiko dira jaiak agurtzen, ordu horretan Goiko plazatik hasiko baita Xixiliren doluzko ibilbidea. Herritarrak datorren urtera arte agurtu ondoren, su emango diote olatu-horman. Ondoren Zaragozana pirotekniaren suzirien erakustaldiaz gozatu ahalko dute bermeotarrek.
169 kazola
Jaietako bigarren asteburuan, sukalki eguna izan dute Talan. Urtero legez, hainbat izan ziren sukalkia egitera animatu zirenak. Goizeko lehenengo ordurako Tala bete zen eta suak piztu zituzten sukalkia egiten hasteko. Aurten, baina, begi guztiak jarrita zeuden lehenengoz sukalkira aurkeztu diren talde suediarrean. Bermeoko ohiturei eta txokoei buruzko dokumentala egitera etorri den taldeak sukalkian parte hartu du. Tommy Myllymaki sukaldari ospetsua izan zen sukaldaria, nazioarteko sariak dituen chefa da Myllymaki. Hala ere, Bermeoko sukalki egunean 59. sariarekin konformatu beharra izan zuten suediarrek. Lehenengo saria, azken urteetan irabazlea izan den Katxunga kazolarentzat izan da beste behin ere.
Atzo, barriz, lehenengoz, euskal oiloen erakusketa egon zen Lameran eta hainbat izan ziren bertara hurbildu zirenak horiek ikusi asmoz. Batez ere, umeen artean ikusmira sortu zuen. Arratsaldean, barriro, danbor hotsek hartu zuten herria, oraingoan nagusien danborradaren txanda zen.
Gaur goizeko zenbait argazki eta bideoa:
Argazkilaria: Txebi Arriaga
Argazkilaria: Txebi Arriaga
Argazkilaria: Txebi Arriaga
Argazkilaria: Txebi Arriaga
Argazkilaria: Txebi Arriaga
Asteburuak utzitako zenbait irudi:
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.