Nabarnizko gazteena (Aroa Zarandona, argazkian) eta zaharrena (Pedro Garatea) omendu dituzte jaietan
Euriagaz ere, herriko jaiak giro ezinhobean ospatu daitezkeela erakutsi dute, beste behin ere, Busturialdeko herritarrek. Eguraldi kaxkarra iragarrita zegoen, eta egin ere hala egin zuen; dena den, andramarietarako aurreikusitako ekintzek bere horretan jarraitu zuten. Hala, Nabarnizen eta Muruetan orotariko ekintzetan parte hartuta igaro dituzte herritarrek egunok.
Nabarnizen, esaterako, ohiturari jarraituz, txantxiku lehiaketan parte hartu zuten atzo 24 lagunek. Horien guztien artean Juan Luis Aboitiz gailendu zen; Jose Ignacio Loizagak bigarren egin zuen, eta Andrea Goikoleak hirugarren. Horregaz batera, hamaiketakoa be egin zuten herriko tabernetan, meza ostean. Asteburuan ere izan da zer ospatu Nabarnizen; domekan, esaterako, herriko zaharrena (Pedro Garatea) eta gazteena (Aroa Zarandona) omendu zituzten; zapatuan, ostera, herriko bazkaria egin zuten, frontoian.
Jaiak datozen moduan, joan egiten dira; eta morokil janagaz agurtu dituzte nabarniztarrek. Datorren asteburuan, dena den, zaldi probak hartuko dituzte herrian: 44. zaldi probak izango dira eta zapatutik astelehenera bitartean jokatuko dituzte, Nabarnizko frontoian.
Atzo, herriko eguna Muruetan
Bolo txapelketa, Muruetan
Muruetan, barriz, herriko egunagaz bukatu zituzten jaiak atzo: hildakoen aldeko mezagaz; bolo txapelketa, bingo eta zozketekin; umeentzako eta gazteentzako jolasekin, futbol eta saskibaloi partidekin eta magia ikuskizunagaz. Aurreko egunetan, hala ere, beste hainbat ekintza izan zituzten aukeran bertara hurreratutakoek; herriko alkate Jabier Ondarzaren esanetan, «kalitate handiko ekintzak», hain zuzen ere.
«Eguraldi txarra iragarrita zegoela, eta beste hainbat herritan ere jaiak ospatzen zituztela kontuan izanda, jende dexente batu da Muruetako jaietan», azaldu du Ondarzak. Ekintza guztien artean, herri kirolak, goitibehera jaitsiera, paella txapelketa eta eskupilota partiduak nabarmendu ditu. Herri kiroletan bermeotarrak nagusitu ziren, nabarniztarrak, arratzuarrak eta muruetarak garaituz; paella txapelketan, barriz, Busturiko talde batek hartu zuen sari nagusia. Goitibehera jaitsierak ere jende asko batu zuela adierazi du alkateak, eta «ikusteko polita» izan zela aitortu du.
Beti bezala, meza, dantzak, herri bazkaria, asto probak eta tiragoma zein briska txapelketa ere ez dira falta izan herriko jaietako egitarauan.
-
-
Bolo txapelketa, Muruetan
-
-
Nabarnizko gazteena (Aroa Zarandona, argazkian) eta zaharrena (Pedro Garatea) omendu dituzte jaietan
-
-
Txantxiku txapelketa, Nabarnizen
-
-
Txantxiku txapelketa, Nabarnizen
-
-
Txantxiku txapelketa, Nabarnizen
-
-
Txantxiku txapelketa, Nabarnizen
-
-
Txantxiku txapelketa, Nabarnizen
-
-
Txantxiku txapelketa, Nabarnizen
-
-
Txantxiku txapelketa, Nabarnizen
-
-
Bolo txapelketa, Muruetan
-
-
Bolo txapelketa, Muruetan
-
-
Bolo txapelketa, Muruetan
-
-
Muruetako andramariak
-
-
Muruetako andramariak
-
-
Bolo txapelketa, Muruetan