Busturialdea-Urdaibairako 'Euskadi Gastronomika' ekimena aurkeztuko dute bihar Ean
Busturialdea-Urdaibain ere martxan jarriko dute Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Gastronomika ekimena, eta hori aurkezteko izango dira gaur 18:00etan Eako Olagorta auzoan, Urremendi Landa Garapen Elkarteko presidente Josu Sabin Olano eta Basquetour Euskadiko turismo Agentziaren zuzendari Arantza Madariaga.
Ekitaldia aprobetxatuta, Urremendik Urdaibaiko Esentziak bere proiektu barria ere emango du ezagutzera.
Aurkezpen horiez gain, tokiko produktuen dastaketa egingo dute bertan, eskualdeko sukaldarien eskutik. Dastaketa hori Aran Goyoaga blogariak antolatutako tailer gastronomikoan parte hartzen dabiltzan nazioarteko hamar bat blogariri zuzenduta egongo da.
Urremendikoek jakianarazi dutenez. hain zuzen ere, bertoko 23 enpresa, establezimendu edota agende turistikok jasoko dute Euskadi Gastronomika ekimenaren marka barria, «Basquetour-ek eskaintzen duen promozio turistikoaren bereizgarri». Hala, horiek guztiek Busturialdea-Urdaibaiko produktu kluba osatuko dute.