Omako baso margotua
Euskoikerrekin (UPV-EHU) eta Urremendi Landa Garapen Elkartearekin lankidetza hitzarmen bat sinatu du Bizkaiko Foru Aldundiak, Omako basoko proiektua abiarazteko. 2013tik 2015era gauzatuko dute ikerketa, errestaurazioa eta karakterizazioa helburu dauzkan proiektua. Jarduketetarako 72.000 euroko aurrekontua bideratuko du Aldundiak.
Lau alderdi landuko ditu I+G+B proiektuak. Lehenengoa obrako materialak, artelanean dauden narriatzeak eta esku-hartzean aplikatu beharreko irizpideak ikertu, karakterizatu eta definitzea izango da; bigarrena, kontserbazio eta errestauraziorako definitu diren tratamenduak gauzatzea; hirugarrena, arbolen errolda eta katalogazioa egitea, haiek kontrolatu eta egoki mantentzeko; eta, laugarrena, esku-hartzeak duen balio zientifikoa sustatzeko, esku-hartzearen zabalkundea egitea hedabide espezializatuetan. Lortutako emaitzen bidez hobetu egin gura dira horrelako ezaugarriak (
land-arta eta bizirik dauden artisten arte garaikidea) dituzten kultura-ondasunetan jarduteko dauden sistemak.
Lortutako emaitzen bidez hobetu egin gura dira horrelako ezaugarriak (land-arta eta bizirik dauden artisten arte garaikidea) dituzten kultura-ondasunetan jarduteko dauden sistemak”
Hain zuzen, azterketa eta tratamendurako metodo berriak aplikatu nahi dituzte, antzeko ezaugarriak dituzten beste artelan batzuetan egingo diren esku-hartzeak hobetu eta bultzatzearren. Ondasun hori “modu egokian kontserbatzea erronka tekniko handia” dela dio aldundiak, “ez baita ahaztu behar lan horiei eusten dien mihisea bizi-ziklo jakina duen elementu natural bat dela”.
Lan piktoriko garrantzitsua osatzen dute basoko arbola margotuek. Hainbat koloretako pintura plastikoa erabiliz, arbolen azalean egindako marren bidez osatutako pintura-multzo bat da, hainbat irudi dituena: gizakiak, animaliak eta irudi geometrikoak, eta haietako batzuk ikusteko, gainera, leku jakin batzuetan kokatu behar du ikusleak”.
Omako baso margotua
1982 eta 1985. urteen artean egin zuen Agustin Ibarrola margolari eta eskultoreak Omako baso margotua. Muino batean dago, 142 metrotik 177 metrora arteko altueran, eta 4,7678 hektarea hartzen ditu. Dituen balio kultural, artistiko eta turistikoengatik “interesgarria” dela dio Bizkaiko Foru Aldundiak. “Lan piktoriko garrantzitsua osatzen dute basoko arbola margotuek. Hainbat koloretako pintura plastikoa erabiliz, arbolen azalean egindako marren bidez osatutako pintura-multzo bat da, hainbat irudi dituena: gizakiak, animaliak eta irudi geometrikoak, eta haietako batzuk ikusteko, gainera, leku jakin batzuetan kokatu behar du ikusleak”.