Uemak
alarma gorria piztu du. Euskal Autonomi Erkidegoan, Uemako kide diren
57 udalerrietatik 28tan arazoak dituzte osasun zerbitzua euskaraz eskaintzeko. Arazoa “oso larria” dela esan du Uemak. Bada,
medikuen %37 eta pediatren %62k hizkuntza eskakizuna egiaztatu gabe dutela salatu du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. “27 udalerritan dituzte arazoak familia medikuekin, eta 15 udalerritan pediatrekin”.
Pediatren kasuan,
kasurik larrienen artean dago Lekeitio, Azpeitia, Aduna, Oñati, Deba, Oiartzun, Usurbil eta Aramaiorekin batera. Izan be, Uemaren esanetan,
herri horietan pediatrek ez dute hizkuntza eskakizunik egiaztatuta. “Beraz, herri horietako haurrak gazteleraz egitera behartuak daude medikuarenera joan behar duten bakoitzean”.
Erabiltzaileek esan dutenez, Lekeition dauden bi pediatretatik bat “euskalduna bada, nahiz eta egiaztatutako hizkuntz eskakizunik ez eduki”.
Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako osasun zerbitzuaren egoera Nafarroakoa baino “hobea” bada be, udalerri euskaldunenetako herritarren
oinarrizko zerbitzuak euskaraz emateko gaitasun eza “agerian uzten” dutela gaineratu du Uemak. “Horrek herritar askoren hizkuntza eskubideak urratzen ditu”.
Irakurketa horren aurrean,
udalerri euskaldunek osatzen duten lurgunea oso kontutan izan behar dela aldarrikatu du Uemak. “Udalerriotan eragin soziolinguistikoa daukan erakunde oroko oso kontutan hartu beharreko errealitatea izan beahrko luke aipatu berri dugunak. Edozein zerbitzu euskaraz emango dela ez bermatzea berez larria bada, are larriagoa da udalerri euskaldunetan eskubide hori urratzea”.
Osasun zerbitzuaren egoera salatzeko
agerraldian, besteak beste,
ondokoak egon dira: Maren Belastegi
UEMAko lehendakaria, Marixol Taberna
Berako alkatea, Garazi Taberna
Berako zinegotzia, Gari Berasaluze
Zarauzko zinegotzia, Andone Salbarredi
Leitzako zinegotzia eta Miren Urkola
Tolosako zinegotzia.
Mediku erdaldunen taula (Uemak egindako taula) deskargatu, HEMEN