Udako tailerretan izena emoteko epea zabaldu du Euskal Herria Museoak
Beste urte batez, Euskal Herria Mueoko kideek gazteenei zuzendutako udako tailerrak emongo dituzte, eta, dagoeneko, izen emotea zabaldu dute antolatzaileek. Jakinarazi dutenez, “ezinbestekoa da izena aldez aurretik emotea tailerretan parte hartzeko”. 94.625.54.51 telefono zenbakira deituz apuntatu daitezke interesatuak.
Uztailaren 2tik 26ra bitartean egunero tailer bat emongo dute museokoek. Gehienez, hamabost lagun batu daitezke egun bakoitzean, eta eguneko euro bana ordaindu beharko dute parte hartzaileek. Besteak beste, euskal kultura, historia, mitologia eta gastronomia ezagutzeko aukera izango dute gazteek.
Egutegia
Uztailak 2 eta 16: Historiaurrea
Uztailak 3 eta 17: Kolorretako artelanak
Uztailak 4 eta 18: Herri Kirol Olinpiadak
Uztailak 5 eta 19: Azken Gernikak (aldi baterako erakusketaren inguruko tailerra)
Uztailak 9 eta 23: Mitoligia eguzkilorea
Uztailak 10 eta 24: Euskal dantzariak
Uztailak 11: Basoak historian
Uztailak 12 eta 26: Azokak eta gastronomia