Musika Eskolako ikasleek Oñatiko Musikaldian parte hartuko dute
Egun osoko jaia prestatu dute Oñatin, eta musika herri guztiko txokoetan entzun ahalko dute bertaratutakoek. Bermeoko Musika Eskolatik autobus bi “beteta” abiatuko dira bihar Oñatiko Musikaldira: kamara koroa, biolontxelo taldea, trikitixa-pandero taldea, Kankinkabara Txistu Taldea eta Erroxape Abesbatza, hain zuzen. Musika eskolako araduradunek azaldu legez, “talde bakoitzak bere errepertorioa landu du ikasturtean zehar eta bihar aukera izango dute Oñatin, herrian zehar kokatuta egongo diren guneetan ikasitakoa eskaintzeko”.