Domekan egingo dute Demikuko mendi martxa
Eguraldi txarra zela-eta, joan den domekan atzeratutako Demikuko VI. mendi martxa datorren domekan izango dela jakinarazi dute antolatzaileek, «antzadenez eguraldi ona iragarrita dago», diote.
Herritarrei gogorarazi gura die oraindik badagoela mendi martxarako izena emoteko aukera, halanda be, beste behin be eskatu dute ahal izanez gero, ez uzteko azkeneko egunerako. Parte hartu gura duenak demikumartxa@hotmail.es helbide elektronikora bidali beharko ditu izen abizenak, herria, probintzia, NAN zenbakia, gizona ala emakumea den zehaztuta, telefono zenbakia, posta elektronikoa.
Demikura autoz ez igoteko eskaera egiten dute antolatzaileek. Bermeotik Demikura kilometro eta erdiko distantzia dagoela gogorarazten dute, beraz, oinez joan daitekeela azaldu dute.