Bermeoko ostalariek ordubete arinago jarri ahalko dituzte terrazak
Aurrerantzean Bermeoko ostalariek ordubetet arinago ipini ahalko dituzte terrazak; hau da, 10:00etan barik, 09:00etan. Izan be, ostalariek egindako eskaerari erantzuna emonaz, Bermeoko Udalak ostalaritzan terrazak ipintzeko udal ordenantza aldatzea onartu zuen azken osoko bilkuran. Erabakia, gainera, aho batez onartu zuten.
Bai Bilduk zein Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) terrazen udal ordenantza aldatzeko aldeko botoak emon zituzten joan den asteko udalbatzarrean, hortaz, aurrerantzean tabernetako mahaiak eta aulkiak 09:00etatik aurrera prest egon ahalko dira. Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek azaldutakoaren arabera, «herriko ostalariek egin duten eskaera bat da, beraien bezeroei zerbitzu hobea eskaini amotan».
Bestalde, udalerriko ostalaritza ordenantza aldatzea be aho batez onartu zuten udalbatzarrean. Ordenantza horren arabera, taberna biren arteko distantzia minimoa 20 metrokoa izan behar da, halanda be, herriko zenbait gune salbuetsita daude, Portu Zaharra, Lamera, Gaztelu, Askatasun Bidea kalea eta Eskoikiz, esaterako. Orain, Erreten parkea be salbuetsita dauden talde horren baitan sartu dute. Gainontzeko guneetan «araudiak eskatzen duen distantzia minimoa betetzen jarraitu beharko dela», azaldu zuten.