Gernikatik Mundura Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) Haitiren aldeko elkartasun jaialdi bat antolatu du. Lurrikara izan eta hiru urtera, haitiarren bizibaldintzak ez dira behar beste hobetu, elkartasun keinuak ezinbesteko bihurtuz. Hala, bertoko elkateak ongintza jaialdi bat egingo du Astran, zapatuan.
Jaialdian batutako dirua Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniariak (ISF) taldeari emongo dio Gernikatik Mundurak. Talde horrek, hainbat proiektu jarri ditu martxan haitiarren bizibaldintzak hobetzeko.
Areguy herrian, esaterako, osasun zentro bat eraikitzen lagundu du ISFk. Gernikatik Mundura erakundeak jakinarazi duenez, osasun zentroa errealitate bat da gaur egun, eta ingeniari taldeari babesa emoten jarraitzea oso garrantzitsua da.
Gernikatik Mundurak 40.000 euro bidali ditu Haitira dagoneko. 2010ean, 25.000 euro inguru batu zituzten, eta 2011n beste 15.000 euro.
Egitaraua
- 16:30etik 18:00etara: Umeentzako tailerrak
- 18:00etatik 18:15era: Haitiren Ingeniaria Sin Fronteras proiektuaren aurkezpena
- 18:15etik 19:00etara: Bego Alabazan ipuin kontalaria (Barre egiteko ipuinak)
- 19:30etik 21:00etara: The IoseBeatles taldearen kontzertua