ELKARRIZKETAREN AURRERAPENA. Ager Insunza (Gernika-Lumo; 1976) Audience musika talde gernikarreko kidea da. Jakinarazi duenez, proiektu barritzaile bat jarri dute martxan, musika euskarri desbardinen arteko gatazka oinarritzat hartuz. Proiektu horren barruan, Euskal Herrian eta AEBetan grabatuko dute bertokoek. Momentuz, aurrrapen abesti bat grabatu dute.
Grabaketa estudioan sartu zarete dagoeneko?
Single bat grabatu dugu momentuz. Otsailean bideo bat grabatu ko dugu, eta internet bidez zabalduko dugu abestia.
Hortaz, oraindik ez duzue grabaketa prosezu sakona hasi?
Ez, abestiak prestatzen gabiltza, baina gutxi falta da grabaketa hasteko. Formatu desbardinak erabilita, joku antzeko gauza bat egingo dugu aurten. Biniloaren, cd-aren eta interneten arteko gatazka oinarritzat hartuz, esperientzia berritzaile bat jarriko dugu martxan. Hala, euskarri guztiak landuko ditugu.
Eta noiz jarriko duzue martxan esperientzia barritzaile hori?
Aste santuan zenbait abesti barri grabatuko ditugu Euskal Herrian. Bost edo sei abesti dituen aurrerapen diska bat izango da. Maiatzaren bukaeran, bestalde, bi euskarritan kaleratuko dugu diska: biniloan eta cd-an. Produktu bateratua izango da, baina emaitza eta abesti kopurua desbardina izango da euskarri motaren arabera. Aste santuan sei kantu grabatzea aurreikusten dugu.
Euskal Herritik kanpo be gratu behar duzue ezta?
Bai, ezustekorik egon ezean abuztuan New Yorkera joango gara. John Agnello AEBetako produktore famatuagaz lan egiteko aukera izango dugu bertan. Sonic Youth eta Dinosaur Jr taldeen diskak grabatu ditu, eta horrenbestez, ohore bat da guretzat. Abuztuaren 20tik 30era grabatuko dugu AEBetan. Bideo bat be egingo dugu New York-eko kaleetan.