Gernika-Lumoko ezker abertzaleak esan duenez, Astran emon den parte hartze prozesua beste zenbait arlora zabaltzea oso aberasgarria izango litzateke herriarentzat. Elkarlanari esker, Gernika-Lumoko eta inguruko biztanleen artean ilusioa piztu dela nabarmendu du ezker abertzaleak, eta horrenbestez, jarraitu beharreko norabidea dela deritzo.
Urte luzeetako lanak emaitzak emon ditu ezker abertzaleko kideen ustez. Azken hamar urteetan herritarren antolakuntzaren eta elkarlanaren bidez, proiektu barri asko jarri dira martxan, eta Astra errealitate bihurtu zen duela gutxi.
Ezker abertzalearen berbetan, Astra kultura egiteko modu barri bat da, herritarrak eta erakundeak alkarlanean ibili daitezkela erakusten baitu. “Elkarte desbardinen laguntza eta herritarren inplikazioa batuz, herrigintza sustatzen du proiektu jaiobarriak”.