Busturialdeko Harrera elkartea aurkeztuko dute zapatuan, Gernika-Lumon
Ondarroan eta Lekeition Lea-Artibaiko Harrera elkartea aurkeztu ostean, orain Busturialdekoa aurkeztuko dute, Gernika-Lumon. Bihar batuko dira horretarako, Elai Alai aretoan 12:00etan; herritarrei aurkezpen hori egiteko, preso ohiak izango dira bertan.
Euskal preso eta errefuxiatu izandakoei gaur egungo gizartean duintasunez bizi eta egokitu daitezen behar duten laguntza emoteko sortu den taldea da Harrera elkartea. Izan be, euskal preso ohien arabera, espetxetik ateratzen direnean hainbat zailtasunei egin behar izaten diote aurre. «Espetxean eta erbestean hainbat urte emon ondoren, utzi genuen gizarte-ingurunea oso bestelakoa aurkitzen dugu; sarritan gure familiakn desagertu egin dira, edota murriztuta geratu dira», diote.
Horrez gain, ia preso ohi guztiek espetxeratu zituztenean zuten lanpostua galdu egin dutela aitortu dute. Halaber, horietako asko osasun-arazoren batekin etxeratu direla be azaldu dute.
Egoeri horri buelta emon, eta herriak errepresaliatuekin erakutsi duen elkartasunetik abiatu gura izan du bere lana Harrera elkarteak; «euskal gizartearen laguntza bilatzen dugu, gure eskakizuna giza eskubideen defentsaren esparruan sartzen delako». Elkartasun-mugimenduaren lehen bultzada, baina, euskal preso politiko ohiek emongo dute, eurek baino hobeto inork ez duelako ezagutzen presoak espetxetik irteterakoan bizi duten egoera hori.
Neurri gabeko elkartasuna
Azken finean, neurri gabeko elkartasuna eskaini gura die Harrera elkarteak espetxetik ateratzen dien preso politikoei; laguntza ekonomikoa emonez, etxebizitzak edo lanpostuak bilatzen lagunduz, gaixoak artatuko dituzten sendagileak aholkatuz