Jarraian hirugarren partida irabazita, KESBek urrunago du jeitsiera postua
Gernika KESBeko neskek bolada onari jarraipena emotea lortu zuten, joan den asteburuan. Hain zuzen, 51-54 hartu zuten menpean Fundacion Promete, Logroñoko (Errioxa; Espainia) taldea. Norgehiagoka irabazita, bertokoak sailkapeneko zortzigarren postura arte igo dira, eta jeitsiera postutik aldendu dira apur bat gehiago. Bi partida irabazita Em Leganes da azken sailkatua. KESBek, bestalde, lau partida irabazi ditu dagoeneko, eta Fundacion Prometegaz bardinduta dago sailkapenean. Asteburuan errioxarren kontra jokatutako partida primeran hasi zen bertokoentzat. Lehenengo laurdenean 11 puntuko aldea lortu zuten gernikarrek, partida kontrolpean izanez. Gainontzeko hiru laurdenetan, Fundacion Promete nagusitu zen, baina ez zen nahikoa izan garaipena lortzeko. KESBek defentsa bikaina egin zuen, eta errioxarrak partida irabazteko aukera barik geratu ziren. Azken laurdenera, esaterako, zortzi puntuko aldeagaz heldu ziren bertokoak. Las Gaunasko taldea saiatu zen partidari buelta emoten, baina gernikarren defentsak ito zituen Logroñokoen ahaleginak. Izaskun Garcia izan zen bertoko jokalari hoberena Errioxan. Muxikarrak hamahiru puntu sartu zituen, hamazazpi puntuko balorazioa lortuz. Bestalde, Tamara Insfranen lana be nabarmentzekoa izan zen. Partida hoberenera jokatu zuten paraguaiarrak, fitxaketa sasoian taldera heldu zenetik. Paraguaikoak 12 puntu sartu zituen. Aipatzekoa da KESBen puntu gehienak kanpoaldeko jokalariek lortu zituztela. Nere Moreno, Tynikki Crook, eta Yaiza Lazaro barnealdeko jokalariek hamahiru puntu sartu zituzten bakarrik.
Gernika KESBeko neskek bolada onari jarraipena emotea lortu zuten, joan den asteburuan. Hain zuzen, 51-54 hartu zuten menpean Fundacion Promete, Logroñoko (Errioxa; Espainia) taldea. Norgehiagoka irabazita, bertokoak sailkapeneko zortzigarren postura arte igo dira, eta jeitsiera postutik aldendu dira apur bat gehiago. Bi partida irabazita Em Leganes da azken sailkatua. KESBek, bestalde, lau partida irabazi ditu dagoeneko, eta Fundacion Prometegaz bardinduta dago sailkapenean.
Asteburuan errioxarren kontra jokatutako partida primeran hasi zen bertokoentzat. Lehenengo laurdenean 11 puntuko aldea lortu zuten gernikarrek, partida kontrolpean izanez.
Gainontzeko hiru laurdenetan, Fundacion Promete nagusitu zen, baina ez zen nahikoa izan garaipena lortzeko. KESBek defentsa bikaina egin zuen, eta errioxarrak partida irabazteko aukera barik geratu ziren.
Azken laurdenera, esaterako, zortzi puntuko aldeagaz heldu ziren bertokoak. Las Gaunasko taldea saiatu zen partidari buelta emoten, baina gernikarren defentsak ito zituen Logroñokoen ahaleginak.
Izaskun Garcia izan zen bertoko jokalari hoberena Errioxan. Muxikarrak hamahiru puntu sartu zituen, hamazazpi puntuko balorazioa lortuz. Bestalde, Tamara Insfranen lana be nabarmentzekoa izan zen. Partida hoberenera jokatu zuten paraguaiarrak, fitxaketa sasoian taldera heldu zenetik. Paraguaikoak 12 puntu sartu zituen.
Aipatzekoa da KESBen puntu gehienak kanpoaldeko jokalariek lortu zituztela. Nere Moreno, Tynikki Crook, eta Yaiza Lazaro barnealdeko jokalariek hamahiru puntu sartu zituzten bakarrik.