Esperientzia «gogorra bezain ederra» izan du Urdaibaik
Esperientzia «oso polita» baina aldi berean «izugarri gogorra» modura laburtu du Julen Urdaibai korrikalari bermeotarrak Antartikan izandakoa. Anthartic Ice Marathon-erako zuen helburua beteta bueltatu da Urdaibai, probak amaitzea, alegia. 143 kilometroak eginda, 1912. urteko galernan hildako arrantzaleak omendu ditu, hori baitzen haren asmoa. Esperientzia «positiboa» izan dela dio Urdaibaik, «eta ez bakarrik kirol arloan». Kirol arloan, bestalde, «pozik» dago lasterketa amaitu ahal izan duelako «postua edo sailkapena alde batera utzita». «Egia esan, halanda be, txapelketa ona egin dudala»; izan be, maratoia bosgarren postuan amaitu zuen eta 100 kilometroko txapelketa, barriz, hirugarren. «Jendeak sailkapenari garrantzia emon arren, nik neuk ez diot garrantzi handirik emoten». Gauza asko ikasita Lehiatzera joan bada be, Antartika zer den ezagutzeko be aprobetxatu duela azaldu du, «nahiz eta bost egun bakarrik izan diren». «Harrituta» gelditu da bermeotarra, «baina onerako» Antartikaren funtzionamenduagaz, «dana birziklatzen dute eta dagoen moduan garbi mantentzeko duten protokoloa izugarria da, asko babesten dute. Han ezin da ezer gelditu, ezta zapatilletako lokatza bez. Txisa be bidoi erraldoietan egiten genuen eta harek hegazkinean sartzen zituzten Txilera eroateko. Dana sartzen dute bidoietan kontinentera eroateko, bertan ez da ezer gelditzen». Lekua «gogorra da baina ederra», dio. Antartikaren «aurpegi ona» ezagutu duela dio Urdaibaik, «eguzkia zegoen eta haizea ez [...]
Esperientzia «oso polita» baina aldi berean «izugarri gogorra» modura laburtu du Julen Urdaibai korrikalari bermeotarrak Antartikan izandakoa. Anthartic Ice Marathon-erako zuen helburua beteta bueltatu da Urdaibai, probak amaitzea, alegia. 143 kilometroak eginda, 1912. urteko galernan hildako arrantzaleak omendu ditu, hori baitzen haren asmoa.
Esperientzia «positiboa» izan dela dio Urdaibaik, «eta ez bakarrik kirol arloan». Kirol arloan, bestalde, «pozik» dago lasterketa amaitu ahal izan duelako «postua edo sailkapena alde batera utzita». «Egia esan, halanda be, txapelketa ona egin dudala»; izan be, maratoia bosgarren postuan amaitu zuen eta 100 kilometroko txapelketa, barriz, hirugarren. «Jendeak sailkapenari garrantzia emon arren, nik neuk ez diot garrantzi handirik emoten».
Gauza asko ikasita
Lehiatzera joan bada be, Antartika zer den ezagutzeko be aprobetxatu duela azaldu du, «nahiz eta bost egun bakarrik izan diren». «Harrituta» gelditu da bermeotarra, «baina onerako» Antartikaren funtzionamenduagaz, «dana birziklatzen dute eta dagoen moduan garbi mantentzeko duten protokoloa izugarria da, asko babesten dute. Han ezin da ezer gelditu, ezta zapatilletako lokatza bez. Txisa be bidoi erraldoietan egiten genuen eta harek hegazkinean sartzen zituzten Txilera eroateko. Dana sartzen dute bidoietan kontinentera eroateko, bertan ez da ezer gelditzen». Lekua «gogorra da baina ederra», dio. Antartikaren «aurpegi ona» ezagutu duela dio Urdaibaik, «eguzkia zegoen eta haizea ez horrenbeste. Halanda guztiz be, benetako leku gogorra da».
Maratoia atzeratuta
Antartikan lehenengo oina ipini zuenean hotza baino gehiago argitasuna nabaritu zuela azaltzen du, «izotzak eguzkia islatzen duelako eta foko baten modura sartu zen argia hegazkinera». Lehenengo sentsazioa ez zela horrenbesterako izan aipatu du, -20 gradutara zeuden, baina ondo babestuta zegoen. «Haizea sartu zenean, barriz, sentsazioa aldatu zen. Mina emoten zuen, min handia. Antartikan eguneko erritmoa haizeak markatzen du, horren menpe egon gara bost egun».
Urdaibai izan zen maratoia eta 100 kilometroko lasterketa egin zituen parte hartzaile bakarra. Bien artean bi eguneko atsedena izango zuela uste zuen bermeotarrak, baina haizearen eraginez, maratoia atzeratu egin zuten eta 17 orduko atsedena baino ezuen izan 100 kilometroko proba egiteko. «Orain arteko lasterketetan egunak jarraian egin izan ditut korrikan, badakit sentsazio hori zer den. Halanda be, maratoia uste nuena baino lasaiago egin behar izan nuen ez nuelako denbora askorik atsedena hartzeko eta 100 kilometroko proba bat ezin duzu nekatuta hasi».
Antartikan errekuperazioa motelagoa dela dio Bermeoko korrikalariak, «0 gradutan egiten genuen lo, berotan sartzea zaila da. Zaku barrutik kanpora nabarmen igartzen zen tenperatura eta zerbait kanpoan geratuz gero, berehala hozten zinen. Horregatik gehiago kostatzen da errekuperatzea».
Esperientzia «garestia» dela aipatzen du, 16.000 euro ingurukoa, hain zuzen. «Lekua ikusgarria bada be, zaila litzateke errepikatzea oso garestia delako. Oso zaila da dirua lortzea. Aurton, arrantzaleei egindako omenaldia dela eta errazagoa izan da». Momentuz buruan ez du beste erronkarik, baina hurrengoa azkena baino humilagoa izan beharko du.