Arkeologia indusketak hasi dituzte Eako burdinolan
1725. urtean eraikitako Urtubiagako burdinola auzolanaren bitartez berreskuratu eta bistaratu ostean, arkeologia indusketei ekin diete Eako txoko horretan. Herrijeri Emon Arnasa kultur elkarteko kideen lanari esker, Eako Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz ari dira indusketak egiten. XVIII. mendeko aztarnekin aritu dira beharrean, eta etorkizun batean egin beharko dituzte ola zaharrekoak. Burdinolaren historia XVIII. mendeko dokumentu baten arabera, lehenago errota zegoen lekuan burdinola eraiki zuten. Burdinola horren jabeak Katalina del Puerto y Uribe (Eako portuko maiorazkoen jabea) eta honen gizona Juan de Arancibia (Lekeitioko mailegu-emailea) izan ziren. Josef de Larizolaeta ere agertzen da dokumentuan. «Katalinaren dokumentua deitzen diogu guk. Bera izan zelako lurren, errotaren eta maiorazkoen jabea. Hala ere, dokumentuetan zein liburuetan bere gizona baino ez da agertzen», diote Historia taldekoek. Urtubiaga izena omen zeukan burdinolak eta halan ezagutzen zen 1796. urtera arte. Beti ere dokumentuen arabera. Eako burdinola legez ezagutu izan da gerora. 1909ko dokumentu batean, ostera, Ola legez izendatzen dute. Hasiera batean jabe bat baino gehiago zituen Eako burdinolak, baina 1750. urtean jabe bakarra izan zuen: Ignazio Loperena lekeitiarra. Eako portutik 1763. urtean, adibidez, 240 kintal burdin atera ziren Bordelerantza. Bueltan, ostera, garia eta artoa ekartzen zuten itsasontziek. 1765. urtean Jose Ignazio Unzetaren esku geratu ziren errota [...]
1725. urtean eraikitako Urtubiagako burdinola auzolanaren bitartez berreskuratu eta bistaratu ostean, arkeologia indusketei ekin diete Eako txoko horretan. Herrijeri Emon Arnasa kultur elkarteko kideen lanari esker, Eako Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz ari dira indusketak egiten.
XVIII. mendeko aztarnekin aritu dira beharrean, eta etorkizun batean egin beharko dituzte ola zaharrekoak.
Burdinolaren historia
XVIII. mendeko dokumentu baten arabera, lehenago errota zegoen lekuan burdinola eraiki zuten. Burdinola horren jabeak Katalina del Puerto y Uribe (Eako portuko maiorazkoen jabea) eta honen gizona Juan de Arancibia (Lekeitioko mailegu-emailea) izan ziren. Josef de Larizolaeta ere agertzen da dokumentuan. «Katalinaren dokumentua deitzen diogu guk. Bera izan zelako lurren, errotaren eta maiorazkoen jabea. Hala ere, dokumentuetan zein liburuetan bere gizona baino ez da agertzen», diote Historia taldekoek. Urtubiaga izena omen zeukan burdinolak eta halan ezagutzen zen 1796. urtera arte. Beti ere dokumentuen arabera. Eako burdinola legez ezagutu izan da gerora. 1909ko dokumentu batean, ostera, Ola legez izendatzen dute.
Hasiera batean jabe bat baino gehiago zituen Eako burdinolak, baina 1750. urtean jabe bakarra izan zuen: Ignazio Loperena lekeitiarra. Eako portutik 1763. urtean, adibidez, 240 kintal burdin atera ziren Bordelerantza. Bueltan, ostera, garia eta artoa ekartzen zuten itsasontziek. 1765. urtean Jose Ignazio Unzetaren esku geratu ziren errota eta burdinola. Boluetako Santa Ana (1848) eta Labe garaiak (1910) sortzean hasi ziren burdinolak desagertzen. Eakoak 1864. urtean zabalik jarraitzen zuen, baina denbora gutxirako.
Errekan zehar urtegiak bat baino gehiago dira. Paper fabrikarena da berriena, baina badago zaharrago bat ere. Egitura berezia dauka urtegiaren hormak eta baliteke Pedro Villarreal de Berriz Lekeition bizi izan zen ingeniariak egina izatea. Kontrahormak arku erdi zirkularraren forma dauka. Arbotante edota ostikoduna da. XVIII. mendeko berritasun tekniko garrantzitsua izan omen zen. Era honetako urtegiekin ur gehiago batzea lortu zuen Berrizek eta burdinolek indar gehiago izatea.