Lapurretei aurre egiteko neurri errezak hartzen irakatsiko dute Muxikan
Muxikako Udalak Ertzaintzaren laguntzagaz antolatuta, gaur hitzaldi berezia emongo dute Ertzaintzako kide batek eta zinegotzi batek, 19:00etatik aurrera, Kurtzero auzoko Zubietaerrota eraikinean.
Udaletik azaldu dutenez, lapurretei aurre egiteko neurri errezen inguruko azalpenak emongo dituzte, etxean hartutako neurri sinpleek asko laguntzen baitute lapurretak ekiditeko momentuan. Modu berean, bildutakoen zalantzak argitzen ahaleginduko dira hizlariak.