Domekan lehiatuko dute korrikalariek Bermeoko VIII. Herri Lasterketa
Bermeoko VIII. Herri Lasterketa antolatu du datorren domekarako Udalaren Kirol Patronatuak, Taraska Atletismo Taldeagaz batera. Zortzigarren urtez egingo duten lasterketa hori “herrikoia eta soziala” izango dela gogorarazi dute antolatzaileek; alegia, “lehiatzea helburu ez duena”. Lameratik hasita abiatuko dira maila guztietako korrikalariak, bakoitza bere orduan.
Adin guztietako herritarrek edukiko dute parte hartzeko aukera. Hala, lau maila bereizi dituzte: umeak, txikiak, gazteak eta nagusiak. Lasterketan parte hartu gura duenak, bestalde, egunean bertan izango du izena emoteko aukera. Halanda be, Araneko kiroldegian aurretiaz izena emotea eskertuko luketela esan dute antolatzaileek. Izena emoterako orduan, umeek, txikiek zein gazteek euro bana ordaindu beharko dute; nagusiek, ostera, bina euro. Lasterketa egunean eroan beharreko dortsala egun berean banatuko dute.