Datorren astelehenetik aurrera Bizkaibusa norabide bietan igaroko da Mundaka erdigunetik. Bada, Bermeotik Gernika-Lumora edota Gernika-Lumotik Bermeora doan autobusa hartu gura dutenek Goiko Kalean izango dute autobus geltokia datorren astean. Horrez gain, sentsore bidezko sistema be datorren astean ipiniko dute martxan kale horretan.
Urbanizazio lanak egin dituzte Goiko Kalean eta, obrak amaituta, autobusaren geralekua barriro leku berean ipini dute. Hala, “herritarrek erreztasun gehiago izango dute autobusa hartzerako orduan”. Neurria hartzeko, baina, sentsore bidezko sistema ezarri behar izan dute. Autobuseko gidariek izango dute semaforoak aktibatzeko aukera herrira heltzen direnean, trafikoa zuzenduz eta erdigunetik igarotzerakoan sor daitezkeen arazoak saihestuz.